Galiziar Gazteriaren Batasuna
Unión da Mocidade Galega | |
---|---|
Sorrera | 1977 |
Egoitza nagusia | Santiago de Compostela |
Ideologia politikoa | Galiziar nazionalismoa Komunismoa Independentismoa Feminismoa Ekologismoa |
Agerkaria | Guieiro |
http://upg.gal/programa-politico/historia/ |
Galiziar Gazteriaren Batasuna (galizieraz eta jatorrizko izenaz: Unión da Mozidade Galega edo UMG) Galiziar Herriaren Batasunaren gazte antolakundea da, 1977an sortua. BNG-ko gazte antolakundea den Galiza Nova antolakundearen barne korronte politikorik handiena da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1977ko otsaileko "As mocedades do partido" (euskaraz: Alderdiaren gazteak) dokumentuak Galiziar Gazteriaren Batasuna antolakundea sortzeko erabakia biltzen du, Galiziar Herriaren Batasuna antolakundearen barne biltzen zen gazte langileriaren kopurua handitzen eta indartzen hasia zela oharturik. Gazte antolakunde honen sorrerak Galiziar Herriaren Batasuna (UPG) alderdiaren ildo politiko komunista eta abertzalea berretsi eta indartzea ez ezik, gazteriaren problematika alderdiaren ardatzgunean kokatzea ere lortu zuen. Gazte antolakunde honen sorrera formala bere aurreneko kongresuan irudikatu zen, 1977ko abuztuan.
1977ko udaberrian militante berrien bereganatze prozesua martxan jarri zuen, baita zelula eta tokiko egitura berrien zabaltzea eta formakuntza teoriko eta praktikorako eztabaidak ere. 1977ko abuztuaren 15ean "Galiza ceibe e socialista"(euskaraz: Galizia aske eta sozialista) lemapean bere lehen kongresu eratzailea burutu zuen, bertan antolakundearen estatutuak aprobatzeaz gain Galiziar Herriaren Batasuna alderdian eraman beharreko borrokamoldea eta estrategiak landu ziren, baita gazteriaren papera edo rola alderdian eta oro har Galiziako askapen borroketan.
Bere estatutuetan jaso bezala, Galiziar Gazteriaren Batasuna antolakunde komunista eta nazionalista galiziarra da, sozialismoa gauzatzeko aurretik halabeharrez Galiziako askapen nazionala eta estatu berri baten gorpuztea baldintza beharrezko gisa ikusten baitute.
1988. urtean, Galiza Novaren (Galiziako Bloke Nazionalistaren gazte antolakundea) sorrerarekin batera, Galiziar Gazteriaren Batasunak, Galiziar Herriaren Batasunak egin bezala, bere siglapeko jarduera politiko publikoa bertan behera uztea erabaki zuen, jardun guztia BNG eta Galiza Nova antolakundeen esparruaren barruan landuz. Jardun hori batez ere formakuntza teorikoan eta borroka ideologikoan oinarritzen da.
Antolakuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antolakunde honen lehenengo estatutuek zentralismo demokratikoa ezartzen dute ezinbestekotzat. Horiek gazte antolakundearen barruan zelulak edo asanbladak ardatz bezala definitzen dituzte. Tarteko zuzendaritza organu bezala tokiko batzarrak eta zonalde batzarrak daude, zuzendaritza nazionaleko organuetan berriz batzar nazionala dago (arduradunak kontseilu nazionalaren bitartez erabakitzen dira eta Galiziar Gazteriaren Batasuna antolakundearen organu gorena da).
Antolakunde honen buruan idazkari nagusia eta presidentea kokatzen da.